
Sinopsis
“Animaliak”liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide.“Frutak”liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren“begia hezi eta belarria eztitu”ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan. Bestalde, Óscar Villánen esku–1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala–gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villánen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak–literarioa eta plastikoa–doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu. Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza“erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariket...
Ficha técnica
18
9788491721222
ES
16 cm
16 cm
198 gr
XABIER OLASO BENGOA